XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Gose denari jatera emateko gaude gu.
- Bazkari ona nahi genuke.
- Bai, bai. Eskatzen duzuena. Denetatik bada hemen.
Otordu hori prestatu bitartean, ardo trago batzu hartuz zeuden denborapasa.
Halako batez, besteak hizketan utzita
Barne luzea zen eta aurre aurrean etxeko zaldia ikusi zuen.
- Etxe honek badik handik irteera, esan zien lagunei.
- Ate haundi baten ondoan zegok zaldia; hura dik bere bidea.
Ekarri zieten bazkaria eta erruz jan ondoan edari biziak eskatu zituzten.
- Hasian ase! esan zuen alferrak.
Elkarrekin hizketan egon ziren gero nola ihes egin asmatzen.
- Etxekoandere! Gure kontu hori! - Askotxo igo zaizue.
- Gastuak ez digu guri minik ematen.
- Ongi jan dugu, eta hori da beharrezkoena.
Berehala papertxo batekin etorri zitzaien etxekoanderea.
- Hau da zuen kontua.
- Niri, mesedez! esan zuen batek.
- Ez, horri ez! Emaidazu niri.
- Ez duzue ongi ezagutzen Xumarra! esan zuen hirugarrenak.
- Atzo zuek ordaindu zenuten eta ez dik Xumarrak zuek baino gutxiago izan nahi.
Batek hau eta besteak hura, ia eskutara heldu ziren hirurak, edo horrela adierazten zuten behintzat.
- Ez gizona, ez! esan zien etxekoandereak.
- Hori ez! Haserretu gabe egin behar dituzue gauzak.
- Arrazoi duzu, erantzun zion batek.
- Haserrea azkena da.